Pribatutasun-politika

Sarrera

Pribatutasun-politika hau garatzeko, indarrean den Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoa hartu da kontuan, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (aurrerantzean, DBEO) aurreikusitakoa ere, datu pertsonalen erabilerari eta datu horien zirkulazioari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

Pribatutasun-politika honen helburua da erakundea biltzen ari den datu pertsonalen titularrei beren datuen erabilerarekin loturiko alderdi zehatzen berri ematea; besteren artean, zein diren erabileren xedeak, dagozkien eskubideak egikaritzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak eta segurtasun-neurriak.

Erabileraren arduraduna

Datuen babesari dagokionez, BELLA CUCINA S.A. jo behar da Erabileraren Arduraduntzat, politika honetan, zehazki Datuen erabilera atalean, aipatu fitxategiei/erabilerei dagokienez.

Hona hemen webgune honen titularraren nortasun-datuak:

Erabileraren arduraduna: BELLA CUCINA S.A.

Helbidea: ZELAIMUSU kalea, 49. 20180 OIARTZUN. GIPUZKOA

Posta elektronikoa: linfo@cocinasbellacucina.com

Datuen erabilera

Eskatzen diren datu pertsonalak, hala badagokio, beren titularrak (aurrerantzean, interesduna) egindako eskaera ezagutzeko eta artatzeko behar-beharrezkoak besterik ez dira izango. Informazio hori, interesdunari dagokionez, leialtasunez, zilegitasunez eta gardentasunez erabiliko da. Bestetik, datu pertsonalak helburu zehatz, argi eta legitimoetarako bilduko dira, eta gerora ez dira erabiliko helburu horiekin bateraezina den moduan.

Interesdun bakoitzarengandik jasotako datuak zuzenak eta egokiak izango dira, kasu bakoitzean dagozkion helburuetarako neurritsuak, eta behar beste eguneratuko dira.

Datuen titularrari, datuok jaso aurretik, politika honetan araututako alderdi orokorren berri emango zaio, bere datuak erabili ahal izateko adierazi beharreko adostasun argi, zehatz eta zalantzarik gabea ager dezan, alderdi hauen arabera:

Erabileraren helburuak

Erabilera bakoitza zein helburu argi eta zehatzetarako egiten den datuak biltzeko bideetako bakoitzean (web-inprimakiak, paperezko inprimakiak, lokuzioak edo kartelak eta informazio-oharrak) adierazita dago.

Hala ere, interesdunaren datu pertsonalak helburu bakarrarekin erabiliko dira: hari egoki erantzun eta egin dituen eskaerak artatu, titularrak baliatzen duen aukera, zerbitzu, inprimaki edo datuak biltzeko sistemaren ondoan zehaztuak.

Legitimazioa

Oro har, BELLA CUCINA S.A.-k, datu pertsonalak erabili aurretik, beren titularraren baimen argi, zehatz eta zalantzarik gabea eskuratzen du, informazioa jasotzeko sistemetan baimen informatuko baldintzan txertatuta.

Dena den, interesdunaren baimenik behar ez bada, BELLA CUCINA S.A.-ren erabileraren oinarri legitimatzailea da interesdunaren datuen erabilera baimentzen edo eskatzen duen lege edo arau zehatz bat dagoela.

Hartzaileak

Oro har, BELLA CUCINA S.A.-k datuak ez dizkie hirugarren erakundeei lagatzen edo jakinarazten, legez eskatutakoak izan ezik; alta, beharrezkoa baldin bada, datu-lagapen edo -jakinarazpen horiek interesdunari jakinarazten dizkio, datu pertsonalak biltzeko bideetan jasotako baimen informatuko baldintzen bidez.

Jatorria

Oro har, datu pertsonalak interesdunarengandik berarengandik jasotzen dira, zuzenean; dena dela, salbuespenezko kasu batzuetan, datuak hirugarren pertsonengandik, erakundeetatik edo zerbitzuetatik jaso daitezke. Hala denean, interesdunari informazioa biltzeko bideetan jasotako baimen informatuko baldintzen bidez jakinaraziko zaio, datuak eskuratu ondoren arrazoizko epe batean, gehienez ere hilabeteren buruan.

Datuak gordetzeko epeak

Interesdunarengandik jasotako informazioa datu pertsonalak biltzea eragin zuen helburua betetzeko behar beste denbora gordeko da; behin helburua betetakoan, baliogabetu egingo dira. Orduan, datuak blokeatu egingo dira, eta soilik gordeko dira Administrazio Publikoen, Epaileen eta Auzitegien eskura jartzeko, erabileraren ondorioz sor litezkeen erantzukizunei aurre egiteko, erantzukizunok preskribatu arte; epe hori igarotakoan, informazioa suntsitu egingo da.

Informazio gisa, hona hemen informazioa gordetzeko legezko epeak, hainbat alorri dagozkionak:

DOKUMENTUA

EPEA

LEGEZKO ERREF.

Lan-arloko dokumentazioa edo gizarte-segurantzarekin lotua

4 urte

Lan-arloko Arau-hauste eta Zigorrei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 21. artikulua

Merkataritza-ondorioetarako kontabilitate- eta zerga-informazioa

6 urte

Merkataritza Kodearen 30. artikulua

Zerga-ondorioetarako kontabilitate- eta zerga-informazioa

4 urte

Tributuen Lege Orokorraren 66. artikulutik 70.era

Eraikinetan sartzeko kontrola

Hilabete

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren 1/1996 Instrukzioa

Bideozaintza

Hilabete

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren 1/2006 Instrukzioa

4/1997 Lege Organikoa

Nabigazio-datuak

Webgunearen bidez erabil daitezkeen nabigazio-datuei dagokienez, araudiaren mende dauden datuak jasoz gero, gure webgunean argitara emandako Cookie-politika kontsultatzea gomendatzen da.

Interesdunen eskubideak

Datuen babesari buruzko araudiak zenbait eskubide onartzen dizkie webgunearen erabiltzaileen edo BELLA CUCINA S.A.-ren sare sozialetako profilen erabiltzaileen datuen interesdunei edo titularrei.

Hona hemen interesdunek egikari ditzaketen eskubideak:

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: norberaren datuak erabiliak izaten ari diren jakiteko eskubidea, hala nola egiten ari den erabileraren xedea, erabiltzen ari diren datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, datuak gordetzeko epea eta datuen jatorria.

  • Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.

  • Datuak ezabatzeko eskubidea: datuak ezabatuak izateko eskubidea, kasu hauetan:

    • Datuak jada ez direnean beharrezkoak bildu ziren xederako.

    • Datuen titularrak aurretik emandako baimena baliogabetzen duenean.

    • Interesdunak bere datuak erabiltzeari uko egiten dionean.

    • Legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean.

    • Datuak informazioaren gizarteko zerbitzu baten bidez eskuratu direnean, Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamenduaren 1. atalaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  • Datuak aurkaratzeko eskubidea: interesdunaren adostasunean oinarritutako erabilera jakin baten aurka egiteko eskubidea.

  • Datuak mugatzeko eskubidea: datuen erabilera mugatua izateko eskubidea, kasu hauetako batean egonez gero:

    • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean, enpresak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epean.

    • Erabilera legezkoa izanik interesdunak datuak ezabatzeari uko egiten dionean.

    • Enpresak datuak ez dituenean behar bildu ziren xedeetarako; interesdunak, ordea, bai, erreklamazioak egiteko edota haietatik babesteko eta bere eskubideak egikaritzeko.

    • Interesdunak bere datuak erabiltzeari uko egin dionean, enpresaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatu bitartean.

  • Datuak lekualdatzeko eskubidea: datuak formatu egituratu, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikokoan eskuratzeko eta erabileraren beste arduradun bati jakinarazteko eskubidea, baldin eta:

    • Erabilera adostasunean oinarrituta badago.

    • Erabilera bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

  • Kontrol-agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko eskubidea.

Aipatu eskubideak egikaritzeko, interesdunek idazkia bidali behar dute BELLA CUCINA S.A.-ra (Zelaimusu kalea, 49. 20180 Oiartzun. Gipuzkoa), Gaia eremuan zein eskubide egikaritu nahi duten adierazita.

Jasotakoan, BELLA CUCINA S.A.-k ahalik eta azkarren erantzungo du interesdunaren eskaera, datuen babesari buruzko araudian aurreikusitako epeak kontuan hartuta.

Segurtasuna

BELLA CUCINA S.A.-k hartutako segurtasun-neurriak DBEOren 32. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira. Hala, kontuan hartuta teknikaren egoera, aplikazio-kostuak eta erabileraren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako probabilitate- eta larritasun-arrisku aldakorrak ere, dagoen arriskuaren araberako segurtasun-maila bermatzeko neurri tekniko eta antolaketaren alorreko neurri egokiak ditu ezarrita.

Nolanahi ere, BELLA CUCINA S.A.-k honako hauek ziurtatzeko mekanismo nahikoak ditu ezarrita:

  1. Erabilerarako sistemen eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia bermatu.

  2. Gorabehera fisiko edo teknikorik izanez gero, datu pertsonalen erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna azkar leheneratu.

  3. Erabileraren segurtasuna bermatze aldera ezarritako neurri teknikoen eta antolaketaren alorreko neurrien eraginkortasuna aldizka egiaztatu, ebaluatu eta baloratu.

  4. Datu pertsonalak pseudonimizatu eta zifratu, hala badagokio.